XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); ale danak elduta ere sartu liteke, bañan legorregiaren arriskoa dauka eta errexago zanpatzeko eta bear bezela irakiteko, ura bota bear zaio.

Ganaduari ematen zaien belar mota danak, belar-tokian sartu litezke.

Belarrak loretan edo loratzera dijoaztenean sartzea onena.

Alpalpa, iru-orri edo iru-kosta, tepla eta kidekoak ere belar-tokirako onak dira.

Oiek ere, loratzerako edo loretan ebakita sartzea onena.

Arta berdeak baño proteina geiago daukate.

Obeto gordetzeko, gure baserritarrak gatz puska bat botatzen diote eta erbestean berriz, bear bezela azkar gazitzeko, milla kiloko 30 kilo melaza nasten diote.

Gazitze au bear bezela egin ezkero, oso gozoa ateratzen da.

Beste belarrak, alpalpa eta kidekoakin nastuta ere, oso onak izaten dira; sartzerakoan ondo zanpatu bear, ori bai.

Belar-tokia nola bete?- Belar-toki ondo edo azpian, ur eta zumuak iges egiteko daukan zuloa itxi eztedin, adar batzuek edo bi ladrillo gurutzetuta jarri; gero belarra sartu.

Beti egurrezko sardeak erabilli, burnizkoak arrixku aundikoak bai'dira.

Belar-toki barruan, belarra danean berdintsu zabaldu, batez ere orma ondoan, esku eta ankakin dana ondo zapalduaz; orrela jarraitu ia dana bete arte.

Gañean, belar txar edo garoa jarri liteke, gañekoa bear bezela gordetzen zalla da'ta.

Belar-lapikoa bigarren egunerako irakiten asten da eta, ondo joatekoz ez du 45 gradutik igo bear.

Batzuetan 65'raño igotzen da, bañan ondo irakiten ez dijoan siñalia da; edo-ta bear bezela zanpatua ez da egongo, edo nunbaiteko zirrikitoren batetik aizea sartzen zaio.

Gain-gañean belarra zanpatuta edukitzeko, metro-kuadro bakoitzeko 200 kilo arri edo zerbait jartzea ona da: arta-berdea izan ezkero, 1.000 kilo neurri berean.